Osasuna
El Molinon
Sporting-Osasuna: Sergiorentzat, partida berezia
Asier Legarda
Taxoare
Lehen Mailan debuta egiteko aukera eman taldearen aurka ariko da igandean Osasunako erdiko atzelaria.
Harrezkero gora-bera asko izan ditu Sergiok bere ibilbidean, dena dela. 1999ko udan Sporting utzi eta Celtarekin sinatu zuen Sergiok, eta galiziarrekin egin lehen urtean Sportingen aurka indarrak neurtu ahal izan zituen Kopako partida batetan. Harrezkero ez du inoiz gehiago bere herriko taldearen aurka jokatu, baina igandean Osasunarekin Lehen Mailan bere bihotzeko taldearen aurka lehiatzeko aukera izango du.
"Hamar urte igaro dira jada Celtarekin Sportingen aurka Kopan jokatu nuenetik, eta harrezkero ez dut inoiz gehiago Sportingen aurka jokatu, eta bai, partida berezia da niretzat. Mareoko eskola erreferentzia da eta oroitzapen ezin hobeak ditut, nahiz eta nire garaiko jende asko geratu oraindik klubean", esan du gaur gorritxoen zentralak Taxoaren.
Eta azken orduko arazorik ezean Sergio hasieratik ariko da igandean El Molinonen, lehendabiziko aldiz bere jatorriko klubaren aurka Lehen Mailan jokatzeko aukera izango duelarik.