Itxi

eguraldia

Alerta laranja

Haizete gogorrak eta marea biziak iragarri dituzte

Erredakzioa

Mendebaldeko haizeak 120 kilometro orduko abiadura gaindi lezake kostan, 20:00ak arte batez ere. Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en.

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak datozen orduetan, kosta inguruan batez ere, haizete indartsuak eta marea biziak izan daitezkeela ohartarazi du, izan ere, oso olatu handiak sor daitezke.

Aipatu iturriaren arabera, olatuen altuera 3,5 metrotik gorakoa izango da gaur goizean eta 4-5 metrora iritsiko da eguerdian. Arratsaldean 3,5 metrora txikituko dira olatuak.

Herrizaingo Sailak azaldu du haizete indartsuak marea biziekin batera iritsiko direla, "itsaso-kostako arriskua nabarmen haziko delarik".

Alerta laranja

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du mendebaldeko haizeak 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezakeelako kostan, 08:00ak eta 20:00ak artean batez ere.

Rodolfo Ares buru duen Sailaren arabera, itsasgora 05:19an izan da 4,67 metroko igoerarekin, eta 17:46ean izango da 4,48ko igoerarekin.

Iragarpena

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta Aste Santukoa.