eguraldia
Penintsularako joera
Erredakzioa
Aste Santua hodei askorekin hasiko da, baina zerua argitzen joango da eta eguraldia egonkortu egingo da, datorren astea hodei gutxirekin amaituz.
Estatuko Meteorologia Agentziak egindako iragarpen bereziaren arabera, zerua oso hodeitsu egongo da ostiralean penintsulako toki gehienetan. Asteburuan, hodei gutxi izango ditugu orokorrean, baina ipar-mendebaldean prezipitazioak mantenduko dira.
Astelehen eta asteartean, fronte batek penintsula zeharkatuko du mendebaldetik ekialdera; prezipitazioa botako du ipar-mendebaldean, gutxiago penintsulako hegoaldean eta ekialdean. Hego-ekialdean eta Balearretan, giroa lehorragoa izango da. Asteartean, prezipitazioak gutxitzen joango dira penintsulako gainerako lekuetan. Tenperaturak behera egingo du pixka bat edo nahiko, Kanarietan eta Balearretan izan ezik, bertan aldaketarik gabe jarraituko baitute.
Asteazken eta ostegunean, giroa egonkortu egingo da penintsula osoan. Zerua hodei gutxirekin edo hodei gabe egongo da, ipar-mendebaldean izan ezik; bertan, hodeiguneak eta prezipitazio arriskua egongo dira. Tenperaturak gora egingo du pixka bat eta haize ahulak hego-mendebaldetik joko du Atlantikoko isurialdean.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa