Itxi

albisteak

Hondartzak eta igerilekuak

Kalitatea nagusi EAEko hondartza eta igerilekuetan

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, hondartzen %95 eta igerilekuen %90 baino gehiagok kalitate estandarra gainditzen dute.

Euskal Autonimo Erkidegoko hondartzen eta igerilekuen gehiengoak kalitate maila oso ona eskaintzen die erabiltzaileei. Hori da, hain zuzen, Mercedes Estébanez Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren zuzendariak gaur jakitera eman duena.

Estebanezek Euskadin 41 bainu leku daudela gogoratu du, horietarik 36 kostaldean daude eta gainontzeko 5ak barrutian.

2012an, gainera, araudi berria indarrean sartuko da, aurrekoa baino zorrotzagoa. Iazko denboraldiko datuen arabera, aztertutako 60 puntuetatik %5 ez zuten gutxienezko kalitatea agertzen, baina %72ak, berriz, kalitate maila ona edo bikaina dute.

Igerilekuei dagokienez, EAEn 394 daude eta osasun irizpideak betetzen dituztenak %90 baino gehiago dira.

Gaurko agerraldian, Estebanezekin batera, Dolores Coll osasun programen arduradun nagusia eta María Victoria Almeida Txagorritxuko Dermatología saileko buruzagia izan dira.

Udarako gomendioak

Coll elikagaien segurtasunaren inguruan aritu da. Arlo horretan, infekzio eta intoxikazio gehienak etxean bertan gertatzen direla azpimarratu nahi izan du. Hain zuzen, uda garaian, intoxikazio gehienak salmonelosia eta arrautza eta bere deribatuei lotuta egoten dira.

Eguzki-babesari dagokionez, Maria Victoria Almeida doktoreak gizakien azalak "memoria" duela adierazi du eta, ondorioz, bizitza osoan hartutako eguzki izpi guztiak kontutan izaten dituela. UVA izpiek duten arriskuaz ere aritu da.

Gomendio orokorrak ere eman dituzte, besteak beste: elikagaien eta edarien garbitasunari eman beharreko garrantzia, eguzkia eguneko zein ordutan hartzen den kontutan izatea eta uretan murgiltzean sakontasuna kontuan izatea.