Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Brexit gogorra'ren alde egin du Parlamentu britainiarrak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Diputatu kontserbadoreek, Ipar Irlandako unionistek eta alderdi diziplina hautsi zuten zazpi diputatu laboristek babestu zuten Europar Batasunarekiko erabateko haustura.

Europar Batasunetik ateratzeko legea onartzeko lehen urratsa eman du Parlamentu britainiarrak. Theresa Mayren gobernuak aurkeztutako lege proiektu hori nola idatzita dagoen ikusita, argi dago, onartuz gero, 'Brexit'a oso gogorra izango dela. Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa erabatekoa izango da, eta ez du aukerarik emango britainiarrak Europako merkatu bateratu geratzeko.

Gauza ziurra da lege proposamena onartu egingo dutela. Izan ere, Gobernuak atzoko lehen tramitea uste baino errazago gainditu zuen. Alderdi Kontserbadoreak gehiengo osoa ez duen arren, aise lortu zuen gehiengoa. 36 diputatu kontserbadoreen babesa izan zuen, baita Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistaren ordezkariena ere, eta adi, alderdi diziplina hautsi zuten zazpi diputatu laboristena ere bai.

Alderdi Kontserbadorea batuta dago auzi honetan. Eta, aldiz, laboristak bereizita dauzka 'Brexit'ak. Jeremy Corbyn liderraren estrategia 'Brexit leuna'ren aldekoa da, alegia, Europar Batasunetik irten bai, baina merkatu bateratuari eustearen aldekoa. Corbynek badaki britainiar asko daudela aukera horren alde. Baliteke, britainiar gehienak egotea aukera horren alde. Baina aurren-aurrena, bere alderdikideak konbentzitu beharko ditu.