Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Garbiketa etnikoa Myanmarren

Jesus Torquemada

Myanmar iparraldean bizi den rohinya gutxiengo musulmana kanporatzearen ari da bertako gobernua. NBEk auzia aztertuko du gaur, garbiketa etniko bat egiten ari direlakoan.

Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak Myanmarren gertatzen ari dena aztertuko du gaur. Rohinyak Myanmarreko ipar-ekialdean bizi den herria da, Bangladeshko muga-mugan.  Rohinyak musulmanak dira, birmaniar gehienak, berriz, budistak. Myanmarrek ez ditu rohinyak bere herritartzat hartzen eta Bangladeshtik heldutako etorkinak direla dio. Horrenbestez, praktikan aberririk gabeak: ez dira bengalarrak, Bangladeshek ez baititu aitortzen, ezta birmaniarrak ere.

Horrek diskriminazio egoera batera eraman ditu, luzaro iraun duen diskriminazioa. Errepresioa gogorra zen militarrak agintean zirenean, baina baita orain ere, teorian Myanmar demokratizatu denean eta agintean Aung San Suu Kyi egon arren. Bakearen Nobel saria eman zioten San Suu Kyiri demokraziaren alde borrokatzeagatik, baina rohinyen auzian berak argi du atzerritarrak direla eta ez dituztela gainerako birmaniarrek dituzten eskubide berberak.

Azken urte hauetan, rohinyen talde armatu bat sortu dute militarren hainbat kuartelen kontra erasoak egin dituena; azkena, duela hilabete egin zuten. Erantzun gisa, rohinyen kanporatze masiboari ekin dio Myanmarreko Armadak. Atzo Antonio Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiak esan zuen moduan, honek garbiketa etnikoa dirudi.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena