Itxi

albisteak

Publizitatea

Monica Belluci, Martiniren luxuzko iragarki berriaren protagonista

Erredakzioa

Aktore italiarra glamourraren irudi izateagatik aukeratu dute beste behin. Iragarkia Erroman grabatu dute eta Dolce & Gabanna diseinatzaileek ere parte hartu dute. Ikusi bideoa.

46 urte ditu Monica Bellucik eta edertasunaren irudia izaten jarraitzen du. Aktorea ama izan da berriz ere duela gutxi eta urteko estilo handieneko iragarkietako bateko protagonista da.

Martinik Belluci aukeratu du berriz ere bere edari berriaren luxua islatzeko. Iragarkian parte hartu dute Dolce & Gabbana diseinatzaileek ere. Erroman grabatu dute eta Jonas Arkelundek zuzendu du.

Diseinatzaileek jantziak egin dituzte eta irudietan ere ikusiko ditugu. Iragarkiak Italiako "Dolce Vita" irudikatzen du. Belluciren ustez, "atzerritarrek herrialdeko kultura irudikatzen duten modua da".