Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump herritarra, Trump presidentea

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidenteak joan den astean iragarri zuen bertan behera uzten zuela Kimekin egin beharreko goi-bilera.

Duela astebete Trump presidenteak esan zuen bertan behera uzten zuela Kim Jong Un Ipar Koreako buruarekin ekainaren 12an Singapurren egitekoa zuen goi bilera. Orain berriz, Twitter bidez Trump bera izan da esan duena bilera prestatzen segitzen dutela eta "lan talde berri bat" osatu duela goi bilera horretarako. Hain zuzen ere, mugimendu handiak izaten ari dira bi aldeetan bilera horri begira. Bi herrialdeetako ordezkaritzak Singapurren dira egun hauetan goi bileraren segurtasuna prestatzen. Bi herrialdeetako funtzionarioak bi Koreen arteko mugan, Panmunjomen, elkartuta daude bileraren inguruko xehetasunak eztabaidatzen. Ipar Koreako Gobernuko kide bat, gainera, presidenteorde maila duena, Washingtonera doa Ameriketako Estatu Batuetako diplomazia buruarekin, Mikel Pompeorekin elkartzeko.

Bestetik, oso garrantzitsutzat jo behar da joan den asteburuan bi Koreetako presidenteek, Kimek eta Moomek, isilpean egin zuten bilera, aurrez iragarri gabea. Emandako mezua izan da Trumpek egiten duena egiten duela, bi Koreek bakebidean aurrera egin nahi dutela. Trump presidenteak, beraz, ulertu du onena dela Singapurreko hitzorduarekin aurrera egitea. Gaur edo bihar Trumpek Twitter bidez kontrakorik esaten ez badu behintzat… ikusi egin behar!!!