Hego Korean biziarteko kartzela-zigorra edo heriotza-zigorra (duela 40 urtetik ez da aplikatzen luzamendu baten ondorioz) ezartzen zaie matxinaden buruzagiei.
Yoon Suk-Yeol Hego Korean kargugabetutako presidentearen etxean sartu da polizia, atxilotzeko aginduarekin. Gerra-legea ezarri zuela eta, matxinada eta nagusikeria egozten diote. Militar talde batek, baina, operazioa oztopatu du, eta Yoonen jarraitzaileak egoitzaren kanpoaldean bilduta daude.
Gerra-legea ezarri zuela eta, matxinada eta nagusikeria egozten diote. Yoon Suk-Yeolen mila bat jarraitzaile presidentearen etxearen kanpoaldean bildu dira, "legez kanpoko agindua" oihukatzen.
Jeju Air konpainiako beste hegazkin batek, 179 hildako utzi dituen hegazkinaren atzekoak, Gimpoko Nazioarteko Aireportura itzuli behar izan du, lurreratze-trenean arazo bat izan ondoren.
Anartz Apraiz pilotuak 27 urte daramatza bidaiari hegazkinak gidatzen. Ondo asko daki zer prozedura jarraitu behar den hegaztiekin talka eginez gero. ETBrekin egon da, Hego Korean gertatuari buruz hizketan.
Suhiltzaileek baieztatu dutenez, bi pertsona baino ez daude bizirik. Jeju Air konpainia korearraren 7C2216 hegaldia lehertu egin da Muango aireportuan, Seuldik 290 kilometrora, pistatik atera eta horma baten aurka talka egin ostean.
122 dira baieztatutako hildakoak, baina ziurrenik 179raino igoko da kopurua, bi pertsona bakarrik erreskatatu baitituzte bizirik. Lur hartzeko sisteman izandako matxura batek eragin omen du ezbeharra.
Ezbeharra Hego Koreako 09:07an gertatu da. Thailandiako Bangkok hiritik abiatu den Jeju Air konpainiako 7C2216 hegaldia lur hartzen saiatu da Muanen, eta hesia jo du.
Yoon Suk-yeol kargugabetuaren funtzioak hartu zituen Han Duck-sook, eta gaur bera kendu dute kargutik. Hego Koreak behin-behineko gobernuburu eta estatuburu bat kargugabetzen duen lehen aldia da.
Erabaki hau diputatuen bi herenek hartu dute, eta bere aurka bozkatu dutenen artean bere alderdiko 12 diputatu ere badaude. Horrek amaiera jarrio diezaioke bere bost urteko agintaldiari.
Gerra-legea ezartzeagatik Yoon Suk Yeol presidentearen aurka astebetean bozkatu duten bigarren mozioa da. Gerra-legea ordu batzuk geroago bertan behera utzi arren, barne krisia piztu da herrialdean.
Han Dong Hoon Botere Popularraren Alderdiko buruzagiak berretsi du Yoon Suk Yeol presidenteak "kargua utzi" behar duela eta Yoonen funtzioak Han Duck-soo lehen ministroak hartuko dituela iragarri du. Oposizioaren ustez "Konstituzioaren aurkakoa" da izendapen hori.
Mozioak aurrera egiteko beharrezkoa zen 300 legegileetatik 200en babesa, baina diputatu ofizialista gehienak atera egin dira aretotik eta 195 bozka baino ez dira egon. Bere aurkako bozketa baino ordu batzuk lehenago, Yoon Suk-yeolek barkamena eskatu du gerra-legea ezartzeagatik.
Yoon Suk Yeol presidentearen alderdiak gutxiengoan agintzen du, eta, hortaz, oso litekeena da bere aurkako mozioak aurrera egitea, eta kargua utzi behar izatea.
Yoon Suk-yeol Hego Koreako presidenteak gerra-legea aldarrikatu du "estatuaren aurkako" jardueratzat jotzen duenaren aurrean ordena konstituzionala babesteko. Azken 50 urteetan, hiru aldiz ezarri da neurri hori herrialde horretan.
Park An Soo Armadako Estatu Nagusiaren buruak jakinarazi duenez, Parlamentuko eta alderdietako jarduera guztiak debekatuta daude, baita protestak eta manifestazioak ere, eta komunikabideak agintarien zaintzapean egongo dira.
Yoon Suk-yeolek gerra-legea ezarri du, eta oposizio politikoari "Ipar Korearen aldekoa" izatea egotzi dio. Hala ere, Asanblada Nazionalak neurria bertan behera utzi du ezohiko osoko bilkuran; eta horrek, Konstituzioaren arabera, gerra-legea atzera botatzera behartzen du presidentea.
Ipar Korea eta Hego Korea errepidez eta trenez lotzeko proiektu bat dago, baina konexioak ez dira martxan jarri. Aurreko astean muga indartuko zuela iragarri zuen Iparraldeak. Hegoaldeak mugako bere aldera tiroak jaurtiz erantzun du.
Seuldik 45 kilometro hegoaldera dagoen Hwaseong hirian izan da ezbeharra astelehen goizean. Suhiltzaileek adierazi dutenez "hogei gorpu" aurkitu dituzte sute larri batek kaltetutako bateria-fabrika baten barruan.
Maiatzaren Lehen honetan mundu osoan egin dituzte mobilizazioak, langileen eskubideen defentsan. Hego Korean, esaterako, milaka eta milaka langile atera dira kalera, eta baketsuak izan dira manifestazioak. Turkian, aldiz, liskar gogorrak izan dira herritarren eta Poliziaren artean.
Hego Koreak eta AEBk egin dituzten maniobren amaieran, eta Antony Blinken AEBetako Estatu Departamentuko idazkaria Seulera iristearekin batera egin du operazioa Pyongyangek.
Hego Koreako Asanblea Nazionalak giza kontsumorako txakur-haragia haztea, hiltzea, banatzea eta saltzea debekatzea onartu du. Hau garaipen historikoa da animalien eskubideen defendatzaileentzat, hainbat hamarkadatan borrokatu ondoren.
Ipar Koreak suziriak jaurti dituela onartu, baina "uharteetan zeharkako eraginik ez" dutela izan ziurtatu dute. Hego Koreak benetako suarekin maniobra militarrak eginez erantzun du.
Gertaera Busanen gertatu zen, gizon bat Lee Jae-myungengana gerturatu eta lepoaren ezkerraldean sastakatu zuenean. Oposizioko burua ospitalera eraman zuten eta arriskutik kanpo dago.
60-70 urteko gizonezko bat Lee Jae-myung Alderdi Demokratikoko buruzagiari hurbildu zaio eta labana sartu dio lepoan, kazetariekin hitz egiten ari zela. Berehala atxilotu dute. Oraindik ez dute argitu erasoaren zergatia.
Lisboatik Koreara itzuli aurretik herri txiki batean fedea nola bizi duten jakin nahi izan dute eta Mundakan egin dute geldialdia. Egunotan elizkizunak koreeraz eta gaztelaniaz ospatu dituzte Mundakan, herritarrek ere parte har zezaten.
H multzoko azken jardunaldian, Marokok 1-0 menderatu du Kolonbia, eta Alemaniak 1-1 berdindu du Hego Korearekin. Hala, Maroko eta Kolonbia final zortzirenetako kanporaketetan izango dira, eta Frantzia eta Jamaika izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.
Merkataritza-gune baten ondoan izan da erasoa, eta bertako Poliziaren arabera, bereizi gabe eginikoa izan da. Uztailaren 21ean ere, antzeko beste gertakari bat izan zen Seul hego-ekialdean. Orduko hartan, gizonezko batek kale erdian hainbat oinezko sastakatu zituen, eta horietako bat hil egin zen.
Joan den astetik Hego Koreari eragiten dion fronte montzonikoak herrialdearen erdialdea eta hegoaldea kolpatzen jarraitzen du, eta oraingoz 39 hildako utzi ditu, dozena bat desagertu eta 10.500 baino gehiago ebakuatu.
Gutxienez beste 10 pertsona desagertuta daude, eta 7.800dik gora euren etxeetatik irtenarazi dituzte. Oro har, 220 errepide inguru itxi dituzte, eta trenbide-zerbitzua etenda dago herrialde osoan.
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
Hego Korean poliziak gizonezko bat atxilotu du, lur hartzeko maniobra egiten ari zen hegazkin bateko atea irekitzeagatik. Baina... Hain erraza al da larrialdietako atea hegaldian irekitzea?