Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Theresa May, kale itsu batean

Jesus torquemada

Jesus torquemada

Lehen ministro britainiarrak 'brexit' "biguna"ren alde egin du eta horrek ez du asebete ez Europar Batasuna ezta Alderdi Kontserbadorean Mayren arerio direnak ere.

Theresa May lehen ministro britaniarra kale itsu batean dago. Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzera behartuta dago, horrela eskatu zutelako 2016ko erreferendumean britaniarren %  52k. Eztabaida dezakegu erreferendum hura beharrezkoa ote zen edo Alderdi Kontserbadoreko barne borroken ondorio izan ote zen…. baina jada horrek berdin dio: erreferenduma egin zen eta emaitza hor dago. Baina, bide batez, Theresa May behartuta dago Erresuma Batuarentzat onena dena egitera eta ekonomia britainiarreko sektore guztiek, guzti-guztiek, esan diote Erresuma Batuarentzat onena dela ahalik eta lotura gehien izatea Europar Batasunarekin.

Horregatik orain Mayk brexit "biguna" defendatzen du: merkantzien salerosketa askeak jarraituko luke, baina ez pertsonen zirkulazio askeak. Arazoa da irtenbide horrek ez dituela asebetetzen ez Europar Batasuna ezta Alderdi Kontserbadorean Mayren arerio direnak ere. Batzuek May kanporatzeko aukera ikusten dute. Horien artean bada bat kalifa izateko nahia inoiz ezkutatu ez duena: Boris Johnson. Atzerri gaietarako ministroak dimisioa eman du indar guztiak May botatzeko azpijokoan jartzeko.