Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Kontuz Ukrainako krisiarekin

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ukrainak Europari eskatu dio Azov Itsasora ontziak bidaltzeko. Bruselak ez du Ukraina defendatzeko legezko beharrik, ez baita Batasuneko eta NATOko kide.

Europar Batasunak kontuz maneiatu behar du Ukrainako krisia. Errusiak Ukrainako ekialdeko zati —errusiarrak gehiengo dira— han bereganatu nahi du. Bruselak elkartasun politikoa erakutsi berri dio herrialdeari eta Errusiaren aurkako neurriak hartu ditu. Duela hiru urte, gaur egun oraindik indarrean dauden isun ekonomikoak ezarri zizkion.

Europak Errusiarekin duen merkataritza ahuldu egin da, Errusiak, gainera, errepresaliak hartu izan ditu; adibidez, Europatik datorren fruta debekatu du. Orain, Petro Poroshenko Ukrainako presidenteak Ukraina militarki babesteko eskatu dio Europar Batasunari, Azov Itsasora ontziak bidaltzea, alegia. Baina hori asko eskatzea da. Europako barkuak itsaso horretan sartzen badira, Europa eta Errusiaren arteko gerra baten arriskua areagotuko da.

Europar Batasunak ez du Ukraina defendatzeko legezko beharrik, izan ere, ez da Batasuneko kidea, ezta NATOkoa ere. Horregatik, urrats hori eman baino lehen asko pentsatu beharko du Europak... nahikoa arazo baititu, orain Errusiarekin gerra hasteko.