Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europaren soluzioa etorkinentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako zortzi herrialderen artean banatuko dituzte, Maltara, erreskate humanitariorako ontzi batean iritsi diren 49 etorkinak. Aurrez Maltara iritsiak ziren beste 250 lagun ere onartuko dituzte.

Europako zortzi herrialderen artean banatuko dituzte Maltara, erreskate humanitariorako ontzi batean, iritsi diren 49 etorkinak. Aurrez Maltara bertara iritsiak ziren beste 250 lagun ere onartuko dituzte.

Etorkinak banatzeko eredu honek berak behar zuen martxan Europar Batasunean, aspalditik. Ahaleginak denen artean partekatzeko modu bat da, eta etorkinak hartzen dituzten Mediterraneoko herrialdeekin elkartasuna agertzekoa; hau da, Grezia, Italia, Malta eta Espainiarekin. Duela hiru urte, Greziara iristen ziren guztiak. Duela bi, Italiara. Eta iaz, Espainiara, 57.000 lagun heldu baitziren itsasoz. Hala ere, Europako zenbait herrialdek uko egin diote solidario izateari, eta entzungor egiten diote, Mediterraneoko drama humanitarioari.

Banaketa eredua Europar Batzordeak proposatu zuen duela hiru urte; baina herrialde batzuek hari boikota egitea lortu zuten, eta inoiz ez zen benetan martxan jarri. Maltan orain aplikatu duten irtenbidea baliagarria izan liteke eredu hori berpizteko, baina oso zaila izango da. Adibidez, Italiak hartuko ditu etorkin horietako batzuk, baina Matteo Salvini Barne ministroa hasi da dagoeneko, oihuka, bakar bat gehiago ere ez dutela hartuko esanez.