Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Europako ekonomia arriskuan, bi tendentzien ondorioz

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Digitalizazio prozesua azkartu, eta globalizazioa geldotu. Horiek dira pandemiaren ondorioz mundu mailan ekonomiak izango dituen bi tendentzia nagusiak.

Albisteak (1)

Digitalizazio prozesua azkartu, eta globalizazioa geldotu. Horiek dira pandemiaren ondorioz mundu mailan ekonomiak izango dituen bi tendentzia nagusiak.

Ondorio horiek jaso ditu Bertelsmann fundazioak Alemaniako prentsan kaleratu duen txostenak. “Covid-19ak ekarritako aldaketak” izenburuaz egindako ikerketa horrek Bigarren Mundu Gerraz geroztik ekonomiak jasandako murrizketa handiena aztertu du.

Pandemiaren ondorioz digitalizazio prozesua azkartu egin da, on-line bidezko erosketak, ikasketak, telemedikuntza, edo telelana dela eta. Horrek enpresa pribatu asko, alor publikoa eta partikularrak orokorrean digitalizazio arloan inbertsio handiak egitera eraman ditu. Etorkizunean izan daitezkeen arriskuen aurrean prest egotea da helburua. Aldi berean horrek agerian utzi du digitalizazio arloan Estatu Batuengan eta Asiarengan Europak duen menpekotasuna. Ohartarazpen bat da hori Europarentzat lehiakortasuna bultzatuz independenteago bihurtzeko. Arlo digitalean Estatu Batuetako erraldoi teknologikoek merkatua menperatzen dute. Arlo honetako patenteen % 50 haienak dira. Asiako herrialdeak daude gero, % 30arekin. Atzetik dago Europa. Munduko patenteen % 10 baino ez du.

Globalizazioaren motelaldia da Covid-19ak eragindako bigarren tendentzia nagusia. Muntaia kateak eten egin dira kasu askotan, edo piezen horniketan eskasia jasan dute. Beraz, orain arte prezioek eta kosteen murrizketek izan badute garrantzi nagusiena, etorkizunean horniketaren segurtasunak izango du lehendabizikoa.

Nazioarteko harreman ekonomikoek aldaketa zehatzik jasango ez badute ere, dibertsifikazio handiagoa bultzatuko da hornitzaileekiko menpekotasuna saihesteko, baita beste herrialde edo lurraldeekiko menpekotasuna saihesteko erei. Hau da, “produkzio prozesuen bernazionalizazioa” izango da joera nagusia. Globalizazioaren murrizketak ondorio kaltegarriak izango ditu, ekonomialarien arabera. Ekoizpena garestiagoa izango da, eta ondorioz, mundu mailan “lasterketa protekzionista” sortu daiteke.