Bake prozesua
ETAren aurkako operazioa
Igerategi eta Otaño kartzelan sartzea agindu du epaileak
Erredakzioa
Talde terroristako kide izatea leporatu die epaileak, estortziorako helburuak bilatzen zituztela egotzita. Frogatutzat jo dute balizko biktimen izenekin dokumentazioa ematen ziotela 'Thierry'ri.
-
Igerategi eta Otaño kartzelan sartzea agindu du epaileak
Joan den asteartean atxilotutako Iñaki Igerategi eta Juan Ignacio Otaño ETAko ustezko bi kideak kartzelan sartzea agindu du Eloy Velasko Auzitegi Nazionaleko epaileak, estortziorako ''helburuak'' bilatzen zituztela egotzita. 'Iraultza-zerga'ren eskaera jasoko zuten biktimen izenak talde terroristarentzat bilatzea leporatzen diete bi atxilotuei, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Epaileak bi atxilotuak auzipetu, ditu talde terroristako kideak izatea leporatuta. Haren hitzetan, akusatuek estortsioa egiteko biktimen izenak agertzen ziren aldizkariak eta aldizkari ofizialak bidali zizkioten Francisco Javier Lopez Peñari, "Thierry"ri. Azken horrek balizko biktimak aukeratzen zituen eta Igerategiri eta Otañori agintzen zien estortsio gutunak bidaltzeko, ETAren izenean, epailearen arabera.
Velascok talde armatuari laguntza ematea egotzi ordez, ETAko kideak izatea leporatu die. Izan ere, akusatuak urteetan zehar ibili dira jokabide horrekin, eta ez soilik "Thierry"rentzat.