Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Ukraina, Iraneko matxinada eta pandemia Txinan, nazioarteko gai nagusiak 2023an

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Otsailaren 24an urtea beteko duen Ukrainako gerra, covid-19aren pandemia Txinan, bere ondorioak munduan eta Iraneko matxinadak, besteak beste, izango dira arazo nagusiak nazioarte mailan urte berrian.

Otsailaren 24an urtea beteko duen Ukrainako gerra, covid-19aren pandemia Txinan, bere ondorioak munduan eta Iraneko matxinadak, besteak beste, izango dira arazo nagusiak nazioarte mailan urte berrian.

1.-Ukrainako gerraren areagotzea

Nahiz eta azken egunotan Errusiak Ukrainako azpiegituren aurkako erasoak gogortu dituen, Ukrainak gerra irabazi dezakeela uste da. Kievek inbasioarekin galdutako lurraldeak berreskuratuz, Donbass barne. Aurreikuspen hau hasieran ezinezkoa bazirudien ere, orain gerta daitekeela uste da, batez ere azken sei hilabeteetako gertakariak ikusita.

Putinek ez badu lortzen 300.000 soldadu bildu eta armatzea eta Ameriketako Estatu Batuek ez badute uzten Kiev laguntzarik gabe, eta hori oraingoz zaila dirudi, Errusia porrot militarrera bideratuta dago. Horrek Putinen garaiari amaiera jarriko lioke. Bere Armadak ez du aurrera egiterik lortu ekainaz geroztik, eta hutsune nabariak izan ditu borroka zelaian, arlo logistikoan eta militarrean.

Kremlinek bere tanke blindatuen erdiak galdu ditu eta ez dauka arma modernoen sistemarik erreserban.

2.-Iraneko erregimena erortzeko zorian

Milioika emakumezkoek burua beloz estaltzeari utzi diote Iranen. Gizonezkoen gehiengoen babesa dute. Matxinada irailean hasi zen Masha Amini Moralerako Poliziaren eskuetan hil ondoren. Harrez gero hasitako protestek arriskuan jarri dute erregimenaren jarraipena bera.

Iraneko erregimena salba daiteke boterearen barnean orekak aldatzen badira, erlijiosoek boterea galdu eta pragmatikoek irabazten badute. Erregimenak errepresioa gogortu dezake, eta ondorioek gaindituta geratuz boterea galdu. Erregimenak daukan abantaila bakarra, oposizioa antolaturik ez egotea, da, eta ondorioz, boterea eskuratzeko gai ez izatea. Hori argitzeko ondorengo asteak erabakigarriak izango dira.

3.-Covidaren ondoren, Txina bere ekonomia bultzatzen saiatuko da

Txinako ekonomiak 2023an izan dezakeen hazkundeari buruzko ziurgabetasuna handia da. Hala diote ekonomialari batzuk. Txinak alde batera utzi du, bere ekonomiarentzat zama handia izan duen zero covid-19aren politika. Aldaketa hori dela eta, aditu askoren ustez, ekonomia % 5 hastea lortu dezake urte berrian. Edonola ere, txinatarrek prezio garestia ordaindu beharko dute, epidemiologoen ustez, pandemiak bi miloi hildako utzi ditzakeelako Asiako erraldoian.