Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Nazioarteko auzitegi baten aurrera eraman dezakete Putin?

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Vladimir Putin nazioarteko auzitegi baten aurrera eramatea eta gerra krimenak egiteagatik betiko kartzela-zigorra ezartzea nahiko lukete milioika ukrainiarrek.

Ukrainak nazioarteko auzitegia eskatzen du Errusiaren gerra krimenak epaitzeko. Horrelako zerbait gertatzea zaila badirudi ere, antzerako aurrekari historikoak badaude.

Vladimir Putin nazioarteko auzitegi baten aurrera eramatea eta gerra krimenak egiteagatik betiko kartzela-zigorra ezartzea nahiko lukete milioika ukrainiarrek.

Azken hilabeteetan nazioarte mailan horretaz eztabaidatzen ari dira, alegia, Ukrainaren aurka Errusia egiten ari den gerra legez nola aztertu.

Nazioarteko auzitegi berezia martxan jartzea ez du Zelenskyk soilik eskatzen. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak ondorengoa esan berri du: "Estatu subirano baten aurka egindako krimen negargarriengatik ordainu beharra dauka Errusiak". Von der Leyen ez zen diru ordainketen inguruan bakarrik hitz egiten ari. Europar Batasuneko estatu eta gobernu buruak ere zentzu berean agertu ziren.

Horrelako auzitegi baten beharrari buruzko eztabaida ugari daude. Batzuek ohartarazten dutenez, auzitegi berezi batek Nazioarteko Zigor Auzitegia ahulduko luke, dagoeneko Ukrainako krimenak ikertzen dituelako.

Nazioarteko Zigor Auzitegiak genozidioa, giza eskubideen aurkako krimenak eta gerra krimenak epaitu eta zigortzeko eskumena du. Baina kasu honetan ez du eskumenik Errusiak egindako gerra krimenak epaitzeko, Errusiak ez duelako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren estatutua inoiz sinatu, beste dozena bat estatuk, Amerikako Estatu Batuak horien artean, sinatu ez duten bezala. Errusiaren aurka ikerketa egiteko, Nazioarteko Zigor Auzitegiak Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren baimena behar du, eta hor Errusiak beto eskubidea dauka. Polizia batek gaizkile bat atxilotzeko haren baimena behar izatearen modukoa da.

Nazioarteko Zigorr Auzitegiren eskumenak zabaltzea eskatzen dute zenbatzuk, sinatu ez duten estutuak ere ikertu eta epaitu ahal izateko. Baina horrelako erreforma baten arrakasta ez dago argi. Gainera, horretarako urteetako eztabaida luzeak behar dira. Eta Ukrainako krimenak orain ari dira gertatzen.      

Beraz, auzitegi berezi baten ideia zabalduz doa estatuen koalizio zabal baten barnean. Ad hoc sortutako auzitegi bat izango litzateke, eskumenak Ukrainako gerran soilik edukiz.   

Beste eredu batzuk era badaude, baina ez dira kasu honetan egokiak. Alegia, Nurenbergen eta Tokion Bigarren Munduko Gerran  izan ziren auzitegien ereduak ez du balio. Alemaniak eta Japoniak gerra galdu zuten, menderatu egin zituzten. Hori ez da Errusiarekin gertatuko, potentzia nuklearra delako. Baina Ukrainako gerra krimenei buruzko ikerketa auzitegi berezi baten aldetik egitea garrantzitsua izango litzateke, nahiz eta gerra amaitu gabe egon.

Horren adibide bat Jugoslavia Zaharreko Gerrako Krimenetarako Auzitegia dugu. Besteak beste, Slovodan Milosevic Yugoslaviako presidente ohia epaitu zuen. Baina eredu hau ere ezin da Ukrainako gerrara ekarri, egoera ezberdina delako.

Beraz, zaila dirudi Vladimir Putin noizbait nazioarteko auzitegi baten aurrera eramatea.