Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Negua amaituta, Ukrainako gerrak blokeatuta jarraitzen du

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Gerrak jarraitu du. Gerra-frontearen aldi bietan milaka hildako utzi ditu, baina posizioek geldi jarraitzen dute.

Negua amaitu da, eta ez dira gertatu hasieran iragartzen ziren eraso handiak. Eraso horiek gerraren garailea nor izango zen erabaki behar zuten, baina azkenean ez dira jazo. Gerrak jarraitu du. Gerra-frontearen aldi bietan milaka hildako utzi ditu, baina posizioek geldi jarraitzen dute. Jersonen izandako borroketan errusiarrek Dnieper ibaiaren zubia bertan behera utzi ondoren, Ukrainak ibaiaren mendebaldea kontrolatzea lortu du. Hala ere, hortik ukrainarrek ez dute aurrerapen aipagarririk lortu. Negu aurretik iragartzen ziren ukrainarren kontraerasoak ez dira gertatu.

Eta Errusia? Blokeo egoera horri buelta ematen saiatu da Putin, 200.000 soldadu derrigorrez errekrutatuz, Kiev hiriburuaren kontrola lortzeko asmoz. Baina ez du lortu amaitu berri den negu gorrian. Eta une honetan gerrak higadura-borrokan jarraitzen du Munduko Lehenen Gerran gertatu zen bezala. Orduan Alemaniarren eraso gogorraren ondoren, gerra fronteak urteetan geldirik egon ziren. Higadura-gerrak fronteak lubakiz, min eremuz eta hilobiz beterik utzi zituen. Orain ere gauza bera ari da gertatzen Donbass lurraldean.

Kievek arrakasta uneak izan ditu, bere talde bereziek egindako eraso ikaragarrien ondorioz, eta horrela aurrerapen nabariak bere gain hartu ditu. Bere aldetik, Putinen tropek hilabete luzeak daramatzate Bajmutko herrixkan. Aurrerapenak etxe ilaretan neurtzen dira, ez probintzietan. Horrez gain, beste borroka batzuk ere izan dira, baina aurrerapenik lortu gabe. Errusiaren erasoek, Ukrainako energiaren azpiegituren aurka, ez dute lortu argindarra eta berogailuak erabat mozterik, ez behintzat negu gorrian bizitza ezinezkoa egiteko neurrian. Kasu horretan Errusiaren narratiba bere aldekoa da, Ukrainakoa bezala, baina bakoitzaren alderantzizko ikuspuntutik begiratuz. Kasu honetan Ukrainak galera handiak jasan ditu, eta Errusiak txikiak soilik.

Zer ari da gertatzen blokeo honen ostean?

Gerraren lehen fasean indar errusiarrek eraso sakonak egin zituzten hutsik zeuden Ukrainako lurraldeetan. Ukrainak herri txikietan ere sartzen uzten zien, baina okupatu eta gero ukrainarrek erretagoardatik egiten zien eraso, isolatuta utziz eta errusiarrak lurraldeak bertan behera uztera behartuz. Oraingoan ostera, errusiarrek ez dute berriz akats hori egin.

Arma kopuru handiak behar dituzte

Kievek ostera, Mendebaldeak emandako armekin, Jarkov eta Jerson hirietan eraso handiak egin ahal izan ditu. Ukrainak beste eraso gehiago egin ahal izango lituzke arma gehiago hartuko balitu. Horrela gogorarazi du, Valery Saluschnyj, Ukrainako indar armatuetako buruzagiak: "300 tanke, soldaduen garraiorako 700 ibilgailu blindatu eta 500 obus behar ditugu.

Bien bitartean, talde txiki ukrainarrek herri txikietan egiten duten eraso errusiarren frontearen atzean ustekabean harrapatuz. Horrek sortutako ikararen ondorioz, soldadu errusiarrek alde egiten dute beren posizioak, armak eta munizioak bertan behera utziz. Eraso hauetan errusiarrek orain arreta handia jartzen dute.

Egoera honetan, udaberria hasita dagoela, bi bandoak higadura-gerra egitera behartuta daude. Hori dela eta, gerraren iraupena eta azken emaitza zein izango den aurre ikustea, une honetan ezinezkoa da.