Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Munduko ekonomiaren protekzionismorako joerak nazioarteko tensioa areagotu du

felipe etxebarria

felipe etxebarria

Ipar Amerikako eta Europako 30 bat ekonomialarik Estatuen artean dauden desorekei aurre egiteko nazioarteko araudi berriak adosteko dei egin dute hainbat egunkaritan.

Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik urte bete igaro arren, ez dirudi gerra laster amaituko denik. "Zergatik jarraitzen du gerrak? Zergatik aregotu dira tentsio militarrak mundu mailan?", galdetzen dute "zibilizazioe arteko talka" gaitzesten duten ekonomialari hauek. Aitzitik, mundu mailan arautu gabeko sistema ekonomikoaren kontraesanak areagotu egin direla uste dute, eta ondorioz, baita tentsio geopolitikoak ere.

Egungo sistemaren akatsik handiena globalizaziotik eratorritako nazioarteko harreman ekonomikoen desoreka dela uste dute, eta, zentzu horretan, finantza arloko harremanetan estatuen artean dagoen desoreka azpimarratzen dute. Adibidez, Erresuma Batuak bilioi bat dolarretako zorra dauka (945.000 milioi euro), eta Estatu Batuena 18 bilioi dolarretara iristen da. Bien bitartean, Ekialdeko herrialdeak kreditu emaile nagusi bihurtu dira; Txinaren kasuan, esaterako, 4 bilioi dolar baino gehiegoko aktiboak ditu, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera.

Hainbat urtez, Txinak eta Ekialdeko beste herrialde batzuk beren finantza aktiboak erabili dituzte Estatu Batuei eta Mendebaldeari interes-tasa txikietan maileguak emateko. Aldi berean, Estatu Batuek, finantza defizita izan arren, Txina eta Ekialdeko enpresa errentagarriak erosi dituzte. Horrk emaitza paradoxikoa izan du: Txinak, kreditu emaileak, kapital galerak jasan ditu, eta Estatu Batuek, berriz, zorduna izan arren, atzerrian irabaziak lortu ditu. Ekialdeko kreditu emaileentzat hori ez da komenigarria, beren diruarekin Mendebaldeko enpresa errentagarriak erosi nahi baitituzte. "Kapitalen zentralizaziorako"  joera da, baina kasu honetak Ekialdekoen eskuetan.

Joera horren aurka, Ameriketako Estatu Batuek eta bere aliatuek globalizazioaren aldeko jarrera alde batera utzi dute, Txinarekiko eta Ekialdeko kapital eta merkataritzarekiko gero eta politika protekzionistagoak hartuz. Europar Batasunak ere Estatu Batuen jarrera protekzionistarekin bat egin du. Jarrera aldaketa hori Ekialdeko herrialdeek izan duten ibilbidearen alderantzizkoa izan da. Izan ere, Asiako estatuek jarrera protekzionistatik hasi ziren, merkataritza librera iristeko, eta horrela WTO, Mundiko Merkataritza Erakundean sartu ziren.

Beraz, mundu mailan harreman ekonomikoetan dagoen desoreka horrek nazioarte mailako harreman politikoetan ere tentsioa areagotu egin du. Hori dela eta ekonomilari hauek nazioarte mailan adostutako arauak eskatzen dituzte, Bigarren Mundu Gerraren amaieran gertatu zen bezala.