AEBko hauteskundeak
San Fermin 2012
Iruñeko kale-garbitzaileek kide bati egindako erasoa salatu dute
Erredakzioa
Vergararen arabera, “kamioitik jaitsi eta muturreko bat emateaz gainera, kamioiaren aurka botatzerakoan burua zabaldu zioten”. Langilea lau egunez egon behar izan da ospitalean.
-
Artxiboko irudia.
FCC Iruñeko kaleak garbitzeaz arduratzen diren enpresako langileek bere lana errespetatzea eskatu dute, eta sanferminetan azken urteetan gertatzen ari den gainbehera salatu dute. Horren adibide modura uztailaren 6an lankideetako batek jasandako erasoa salatu dute.
Egun horretan, txupinaren jaurtiketa ostean, Mercaderes kalea garbitzen ari zen langile bati erasotu zioten, eta ondorioz lau egunez ospitalean egon behar izan da, behaketan.
Gertakari hori Victor Vergara enpresa batzordeko idazkari eta UGTko delegatu sindikalak jakinarazi du, hain justu lankide horren alde gaur goizean egin duten kontzentrazioan.
Vergararen arabera, "kamioitik jaitsi eta muturreko bat emateaz gainera, kamioiaren aurka botatzerakoan burua zabaldu zioten". Horrelako gertakariak onartezinak direla defendatu du.
Mehatxu eta erasoak
Kontzentrazioa gaur goizeko 10:30ean egin dute, erasoa izan zen leku berean.
"Lehen broma eta irainak zeuden, baina azkenaldian mehatxuak eta erasoak izaten dira: errespetu falta izugarria da", esan du langileetako batek egiten duten lana aintzat hartzeko eta lana bakean egiteko eskatu zuen bitartean.