Gizartea -

Sanferminak, 2012

Horrela egin dugu sanferminetako hasieraren kontaketa, eitb.comen

12:00etan, Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak suziria bota du eta 204 orduko etengabeko jaiari hasiera eman dio.

Milaka pertsona, txupinaren zain. Efe.
San Fermin 2012 | Sanferminen hasiera, zuzenean, eitb.comen
Sekulako giroa Iruñean!

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12:15: Iruñeko biztanle eta bisitariak sanferminetako estreineko egunaz disfrutatzen ari dira. Jaiak datorren igandera arte iraungo du.

12:00: Sanferminak hasi dira, gora San Fermin!

11:55: Cabases balokian agertu da jada.

11:40: Ordu erdi baino gutxiago falta da txupina botatzeko

11:35: Murrizketak egon arren, 431 ekitaldi izango dira aurteko sanferminetan.

11:30: Jai-giroa nagusi Iruñean, txupinazoaren atarian

11:25: Udaletxeko plaza jendez gainezka dago.

11:20: Aurtengo sanferminetan 'riau-riau' ekitaldia berreskuratu dute, 16 urteko etenaldiaren ostean.

11:15: Eguraldi epela eta giro atsegina Iruñean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea