Itxi

X-olatzarrieta-X

Kronika AEBetatik

Errepublikanoen familia handian

Olatz Arrieta

Olatz Arrieta

- Tampa -

Alderdi errepublikanoa, hainbat alderdi txiki dira eta guztien ahotsa entzun da Tampako batzarrean.

Alderdi errepublikanoa, hainbat alderdi txiki dira eta guztien ahotsa entzun da Tampako batzarrean.

Tea Party alderdiaren eskuin muturreko mugimenduaren ordezkari batzuk Estatu Batuen independentziaren garaiko arropekin dabiltza. Batzarraren lehenengo egunean Tea Partyaren ordezkariak hizlari izan dira, Rick Santorum, Romneyri barne hauteskundeetan irabazteko zorian egon zenak abortua izan du hizpide. Abortuaren gaia baztertu nahian ibili dira errepublikanoak azkenaldian, Tod Akin kongresistak "bidezko bortxaketa" delakoaren inguruko polemikaren ondorioz.

Chris Christi, New Jerseyko gobernadorea, Tea Partyaren oso gustukoa da eta bera ere hizlari izan da batzarraren lehenengo egunean. Tea Partyaren jarraitzaileak geroz eta gehiago dira, eta geroz eta ozenago entzun arazten dute euren ahotsa. Orain dela lau urte errepublikanoek St Louisen egin zuten batzarrean erdi ezkutuan zeuden.

Ron Paul libertarioaren jarraitzaileek "Ron Paul for President" kartela arro daramate, eta protesta egin dute Paulen izena delegatuen banaketa esan ez dutenean. Ron Paul , presidentziarako hautagai ohia bertan izan da, nahiz eta ez dioten utzi hitza hartzen.

Cowboyen burukoak, Texaseko ordezkaritzaren ikurra bihurtu dira bai demokrata eta bai errepublikanoen artean baina errepublikanoen kasuan, alderdiaren ofizialtasunaren ikurra da askotan. Romneyren defendatzaile sutsuak dira, batasunaren aldekoak, Barack Obama Etxe Zuritik kentzeko familiak bat egin behar duela sinisten dutenak.