Itxi

X-olatzarrieta-X

Kronika

Clint Eastwood, Obama ikusezina eta Romney berria

Olatz Arrieta

Olatz Arrieta

- Tampa -

Clint Eastwood izan da errepublikanoen batzarrean bildu direnak, astindu eta kasu askotan txunditu dituen hizlari bakarra.

Clint Eastwood izan da errepublikanoen batzarrean bildu direnak, astindu eta kasu askotan txunditu dituen hizlari bakarra. Entzuten zutena sinistu ezinik, Eastwood aktore lanetan, teleprompterra irakurtzen edo esaten zuena momentuan asmatzen ote zegoen pentsatzen. Aktorearen hitzaldia, Obamaren aurka batzarrean egin den zuzenena izan da. Ustez alboan, aulki batean zegoen Obama ikusezinarekin hitz egiten egon da Clint Eastwood. Sekula konbentzio batean ikusi dudan momentu politikorik entretenigarriena, zalantzarik gabe.

Eastwooden hitzaldia ez da izan, Romneyren gau handian izan den ez ohiko elementu bakarra. Romney bera espero ez zen tokian agertu da. Pasillo batetik, bostekoa ezker eskuin ematen igo da eszenatokira. Boto-emaileekiko gertutasuna erakusteko izan omen da, beste batzuen ustetan eszenatokira igotzeko unea atzeratzea izan du helburua bostekoak emateak, teleprompterra mugitzeko denbora izateko.

Gogor lan egin duen negozio gizona, mormoia, errukia erakusten duen mormoia pobreei eta gaixoei laguntzen, amari buruz hitz egiterakoan begiak bustitzen dituena. 12 miloi lanpostu sortuz Estatu Batuak berpiztuko dituen hautagaia. Hau da errepublikanoen batzarrean aurkeztu duten Mitt Romney berria. Demokratek saldu duten errealitatetik urrun dagoen milioidunaren iruditik urrun. Tampan dauden errepublikanoek txalo zaparrada eman diote Romneyri. Boza nori eman zalantzan daudenek eta moderatuek Romenyren zein irudi gustukoen duten ikusteko itxaron egin beharko dugu.