Itxi

Bake prozesua

ETA-ren komunikatua

PSE: 'ETAren komunikatuak usain txarra dauka'

Erredakzioa

Pastorrek ETAk Gara egunkarian kaleratutako komunikatuaren inguruan aritu da. Komunikatuan presoez, desarmeaz eta desmilitarizazioaz hitz egiten da.

  • Jose Antonio Pastor PSE-EEko ordezkaria.

    Jose Antonio Pastor PSE-EEko ordezkaria. Argazkia: eitb

Jose Antonio Pastor PSE-EEko ordezkariak ETAren komunikatua "zaharkitua dagoela eta usain txarrekoa dela uste du, eta sozialistek ETArengatik espero duten komunikatu bakarra bere desagerpenaz eta aldebakarreko desarmeaz hitz egiten duena dela azaldu du.

Horrela adierazi da Pastor ETAk Gara egunkarian kaleratutako komunikatuaren inguruan. Komunikatuan presoen, desarmearen eta desmilitarizazioaren inguruan hitz egiten da.

"Beste garai bateko komunikatua"

Pastorrentzat, "komunikatua beste garai batekoa da, eta ez du gaur egungo errealitatearekin inolako zerikusirik", hori dela eta, ez du pena merezi garrantzirik ematea, bestela bizitza politikoa baldintzatuko lukeelako.