Itxi

X-bekak_2021_2022-X

EITBk unibertsitateko Ingeniaritza ikasleentzako bekak eskaintzen ditu 2021/2022 ikasturterako

Bekak unibertsitateko laugarren mailako ikasleentzat dira.

Euskal Irrati Telebistak unibertsitateko laugarren mailan dauden Ingeniaritza ikasleentzako bekak eskaintzen ditu 2021/2022 ikasturterako. Ikasleek Euskal Telebistako ekoizpen-ingeniaritza arloan prestakuntza praktikoa egiteko aukera izango dute.

Euskarazko C1 maila duten unibertsitate hauetako ikasleak bilatzen ari gara:

- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua.

- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua.

- Informatika Ingeniaritzako Gradua.

Euskal Telebistako ekoizpen-ingeniaritzan prestakuntza praktikoa egin nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute hautaketa@eitb.eus helbidera, eta curriculuma erantsi.