Itxi

EITB TALDEA

EITB 2030 Estrategia

Ikus-entzunezko sektore publikoan berrikuntza sustatzea helburu duen FORTAren jardunaldia, EITBren eskutik

EITB Media

EITBren Bilboko egoitzan egindako topaketan FORTA osatzen duten 12 erakunde publikoen ordezkariak bildu dira. Ikus-entzuneko ekosistema digitalaren egungo eta etorkizuneko joerak zehaztu dituzte, euren arteko sinergiak baliatuz eta esperientziak partekatuz.

  • Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiaren hitzaldia

    Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiaren hitzaldia

Asteazken honetan, azaroak 26, FORTAren Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen Jardunaldi Presentziala egin da EITBren Bilboko egoitzan. EITB dugu, gaur egun, batzorde horren buru, eta berak antolatu du ikus-entzunezko ekosistema digitalean hitzordu estrategikoa da. Helburua izan da egungo joerak eta etorriko direnak zehaztea, esperientziak elkarrekin trukatuz eta hedabide publikoen arteko sinergiak bultzatuz.

Telebista Autonomikoen Federazioa osatzen duten hamabi erakundeen ordezkariak bildu dituen jardunaldiak balioan jarriko du komunikazio-zerbitzu publikoen bokazio eraldatzailea, eta, bereziki, FORTAren Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen buruzagitzan EITB egiten ari den lana.

Topaketak goi mailako hizlariak izan ditu, Adimen Artifiziala, datuak, argitalpen berrikuntza eta belaunaldi berriko SEOa ardatz hartuta. Horien artean Jon Telletxea EITBren Data, AA eta Berrikuntza zuzendaria eta Smartup, Vicomtech eta SunTzu erakundeetako adituak egon dira. Audientzien 360º neurketa eta edukiak idazteko zein ekoizteko Adimen Artifiziala nola erabili azalduko dute, besteak beste.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB