EITB Euskal Irrati Telebista

cerrar buscador

2026ko elkartasun maratoia - EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

14:00

EiTB MARATOIA

Azaroak 28

EITB Maratoiaren hitzordu handia Gasteizen: larunbat honetan konekta gaitezen denok ikerketaren korrontera

EITB

Aurten ere, EITB Maratoiak herritar guztiak elkartu nahi ditu azaroaren 28an Andre Maria Zuriaren plazan, 19:30ean, Zea Mays taldearen Elektrizitatea abestiaren erritmoan olatu erraldoi bat sortzeko, bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren ikerketaren alde.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arabako hiriburuan jada tradizio bihurtuta, larunbat honetan, azaroak 28, egingo da 2026ko EITB Maratoiaren ekitaldi solidario handia Gasteizen. Josune Velez de Mendizabalek aurkeztuko du Andre Maria Zuriaren plazan, 19:30ean hasita, Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera leloarekin.

Izan ere, bularreko minbiziaren eta ginekologikoaren ikerketan jarri nahi du arreta aurten EITB Maratoiak, eta korronte horrekin konektatzera deitu nahi ditu herritarrak. Nola? Elkarri eskua eman eta besoak olatu itxuran mugituta: elektrizitateak bezala, eskuz esku aurrera egingo duen olatu erraldoi bat sortzea da helburua, guztion artean ikerketa bultzatuko duen olatu kolektibo handi bat eraikitzeko. Talentua, zientzia, elkartasuna eta konpromiso soziala ikerketaren alde lotzeko gai den korronte baten parte izatera gonbidatzen ditu herritarrak. Kanpainaren mezua indartzeko, Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia aukeratu du EITBk.

Kasu honetan, Arabako gizarteari egindako deia da: bete dezagun Andre Maria Zuriaren plaza energiaz eta elkartasunez. Garrantzitsuena, aurten ere, gu guztion bertsiorik onena sortzea da, eta gure ikerketaren aldeko gure aletxoa jartzea. Izan ere, abenduaren 17an egingo da EITB Maratoiaren egun handia. Aurretik, baina, ohi bezala, elkartasun kanpainan murgilduta dago EITB Maratoia, Zure bertsiorik onena erronka honekin. Bideoak igo daitezke EITB Maratoiaren webgunera eta martxan da ekarpenak egiteko BIZUMa (dohaintza solidarioa: 33478).

Konekta zaitez ikerkuntzaren korrontera, larunbat honetan, Gasteizen. Zuen zain izango gara

Iruzkinak