Itxi

EITB TALDEA

Izena eman Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EiTB Unibertsitate Masterrean!

EiTBk sei hilabeterako beka egingo die kurtsoko lau ikasle onenei.

  • EiTB Bilbo

    EiTB Bilbo

Euskal Irrati Telebistak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin antolatu dute, berriro ere, Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EiTB Unibertsitate Masterra, datorren ikasturterako. Multimedia arloko irakaskuntza berezia eskatzen duten graduatu eta lizentziatu berriei bideratuta dago masterra, baita aurretik hedabideetan lan egin eta birziklatu nahi duten profesionalei eta etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egiten duten pertsonei ere. Plazak mugatuak dira, 20 lagunentzako tokia baitago, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Masterraren iraupena urtebetekoa da, urritik irailera, eta klase teorikoak zein praktikoak eskaintzen ditu. Lehenengo hilabeteetan, prestakuntza teorikoa emango da Leioako Campuseko Informazio Zientzien Fakultatean, punta-puntako baliabide teknologikoak erabilita. Klaseak EiTBko profesionalek eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek emango dituzte.

Udaberrian eta udan, Masterreko ikasleek 375 orduko praktikak egin ahal izango dituzte multimedia komunikazioaren alorreko enpresa eta erakundeetan. Beste alde batetik, EiTBk sei hilabeterako hartuko ditu bekadun moduan masterreko lau ikasle onenak.

Horri buruzko informazioa nahi dutenek Euskal Herriko Unibertsitatearen webgunean eta multimediakomunikazioa.eus atarian aurkituko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea