Itxi

EITB TALDEA

Gaur

EiTB Focusen atal berria, Eusko Legebiltzarreko hauteskudeen gaineko boto-asmoaz

EiTB

Halaber, aste honetan berdintasunaren inguruko lehen inkesta handiaren datuak emango dira ezagutzera.

EiTB Focus inkesta publikoaren urteko lehen atalaren datuak argitaratuko dituzte EiTBko hedabideek gaur.

Gizaker enpresak egindako inkesten arabera, EAEko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen gaineko herritarren boto-asmoa, eta euskal alderdi eta lider politikoen gainean duten iritzia emango dira ezagutzera. EiTBko hedabideek informazio tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari.

Berdintasunaren inguruko lehenengo inkesta

Bestalde, aste honetan berdintasunaren inguruan EiTB Focusek egindako inkesta handiaren emaitzak emango dira ezagutzera. Genero berdintasunarekin zerikusia duten denetariko gaiak jorratzen dituen lehen inkesta da. Besteak beste, lan arloan azpimarra berezia jarri du galdeketak, emakumearen lan garapenean ze traba antzeman daitezkeen galdetuz; soldata arrakalaz eta laneko jazarpenaz. Halaber, gure seme-alabak berdintasun balioetan hezten ari garen galdetu zaio euskal gizarteari; baita etxeko lanen banaketan aurrera egin al den eta matxismoaren arazoa non kokatzen duten ere. Orobat, emakumeek jasandako indarkeria nabarmendu du galdeketak, datu oso esanguratsuak eskainiz.

Inkestak erabili duen eremu eta laginari dagokionez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeetan, guztira, 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte.

Boto-asmoaren inguruko datuak 14:00etatik aurrera emango dira EiTBko hedabideetan: ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Halaber, arratsaldeko 'Ahoz Aho' eta 'Lo Qué Está Pasando' saioetan ere ikerketaren emaitzak aztertuko dituzte.