Itxi

EITB TALDEA

#LoVeo Jardunaldia

'Transformazio digitala Ikus-entzunezko Zerbitzu Publiko Autonomikoetan', EiTBn

FORTAk eta EiTBk antolatutako ekitaldian, inguru digital berrira egokitzeaz aritu dira.

1:22

Ostegunean, apirilaren 12an, 'Transformazio digitala Ikus-entzunezko Zerbitzu Publiko Autonomikoetan' jardunaldia egin dute EiTBren Multibox aretoan, 10:00etan. FORTAk (Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioa) eta Euskal Irrati Telebistak antolatutako ekitaldian, inguru digital berrira egokitzeaz aritu dira. Ekitaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izan da, eitb.eus-en.

Topaketa Jesus Lopez Fortako presidente eta CARTV Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren zuzendari nagusiak ireki du. Ondotik, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak 'EiTBren apustu digitala' izan du hizpide.

Halaber, Juan Carlos Etxeberria ETBko albistegietako aurkezlea eta Ramon Salaverria Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko Ikerketa dekanordea kazetaritza digitalaren eta mugikorraren aukera berriei buruz mintzatu dira.

Berebat, mahai-inguru bat izan da, Juan Carlos Etxeberria bera moderatzaile izan duena, ikus-entzunezko zerbitzu publiko autonomikoen erronkak garai digitalean aztertzeko, eta honako hauek hartu dute parte: Alfonso Sanchez, CRTVGren zuzendari nagusia; Brauli Duart, CCMAren presidenteorde eta jarduneko presidentea; Joaquín Duran, RTVAren zuzendariorde eta Canal Sur Radioko zuzendaria; Maite Iturbe, EiTBren zuzendari nagusia, eta Ramon Salaverria, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko Ikerketa dekanordea.

Jardunaldia Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak itxi du.

Smartberri sarien banaketa

Ekitaldian, EiTBk, EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan egindako SmartBerri erreportajeen lehiaketaren sariak banatu dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea