Itxi

EITB TALDEA

FesTVal

EiTB FesTVal jaialdiaren aurkezpenean egon da Madrilen

EiTB

Ostegun iluntzean egin da ekitaldia, eta Estatuko telebistetako profesional ugari bildu ditu.

  • Joseba Fiestras, Nerea Melgosa, Cristina Gonzalez eta Gorka Garcia, ekitaldian. Argazkia: FesTVal

    Joseba Fiestras, Nerea Melgosa, Cristina Gonzalez eta Gorka Garcia, ekitaldian. Argazkia: FesTVal

Aurtengo FesTVal jaialdiaren aurkezpena egin da ostegunean, ekainaren 13an, Alberto Chicotek Madrilen duen Puertalsol Terrazan (Puerta del Sol plaza, 10). Bertan, irailaren 2tik 8ra Gasteizen egingo den telebista jaialdiaren 11. edizioaren nondik norakoak eman ditu ezagutzera Joseba Fiestras zuzendariak, eta aurtengo kartela aurkeztu du.

Gorka García ETBko Programa eta Arte zuzendaria, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatua eta Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia ere izan dira ekitaldian.