Itxi

EITB TALDEA

TELEGRAM

1.000 jarraitzaile dituzte EITBren albiste-kanalek Telegramen

I.B. | EITB MEDIA

Gaztelaniazko kanalak (EITB NOTICIAS) 692 jarraitzaile ditu, eta euskarazkoak (EITB ALBISTEAK), 312.

  • EITB ALBISTEAK Telegrameko kanala

    EITB ALBISTEAK Telegrameko kanala

Euskal Irrati Telebistak Telegramen dituen albiste-kanalek 1.000 jarraitzaile dituzte jada; izan ere, EITB ALBISTEAKek 312 jarraitzaile ditu, eta EITB NOTICIASek, berriz, 692.

Euskal Irrati Telebistak 2020. urtearen amaieran estreinatu zituen Telegrameko kanalak, eta 1.000 jarraitzaileren langa gainditu dute. EITBren kanal horiei esker, erabiltzaileek Euskal Herrian eta munduan gertatu den guztiaren azken ordukoen berri izan dezakete sakelako, tablet edo ordenagailu baten bidez.

EITBren Telegrameko kanaletara batzea oso erraza da, bietako batera edo bietara egin daiteke, eta lagunak anima daitezke izena ematera, haiek ere horiekin bat egin dezaten. Telegramen, EITB ALBISTEAK eta EITB NOTICIAS aukeratu, eta batu baino ez da egin behar.

EITBk eguneko albisterik garrantzitsuenen aukeraketa bat eskaintzen du Telegramen, baita informazio alertak edo oihartzun handiko azken orduko albisteak ere.

Edukien formatua oso bisuala da, albistea kokatzen laguntzen duten emotikono eta guzti. Batzuetan, EITBren jarraitzaileek albisteen titularra jasotzen dute, albiste osoa eitb.eus atarian ikusteko esteka batekin, eta, beste batzuetan, ikus-entzunezko edukiak izaten dira: bideoak, audioak edo argazkiak.

EITBko saioak

EITBk Telegramen dituen kanalen bidez, gainera, EITBko saioen informazioa jaso daiteke. Hain zuzen, telebista, irrati zein Internet bidez jaso daitezkeen emanaldien berri izan daiteke. Horrela, "Natura Bizia" edo "Beti Mugan" telesaileko atalen berri jaso, "El Club del Tupper" edota "El Día de Mañana" saioetako protagonistak ezagutu, eta arrauna edo pilota partidak zuzenean jarraitzeko aukera noiz dagoen jakin daiteke bertan. Eta ezin ahaztu ikus-entzunezko piezak; adibidez, udazkenean ETB1era itzuliko den "Go!azen 8.0" gazteentzako telesail arrakastatsuaren bideoklipa.

Telegram doako albiste-kanal bat da, erabiltzaile askorengana aise eta erraz iristeko aukera ematen duena. Aurretik, erabiltzaileek harpidetza egin behar dute, baina ez da beharrezkoa EITBren kontaktua euren telefono-agendara gehitzea; kanala hautatu besterik ez dute egin behar: EITB ALBISTEAK eta/edo EITB NOTICIAS.

Bat egin EITBren kanalekin, eta lagunak ere animatu!