Itxi

EITB TALDEA

LAN-POLTSA

EITBko lan-poltsetarako proben behin betiko egutegia

EITBk Euskal Telebistako eta Eusko Irratiko lan-poltsetarako proben behin betiko egutegia argitaratu du.

Euskal Irrati Telebistak EITBko lan-poltsetarako proben behin betiko egutegia argitaratu du. Hain zuzen ere, honako lanpostu hauetarako izango dira probak: ETBko Albistegietako C erredaktorea, ETBko Kiroletako C erredaktorea, EIko Aktualitateko D erredaktore-lokutorea eta EIko Kiroletako D erredaktore-lokutorea.

C1 maila egiaztatzeko euskara probak 2021eko urriaren 16an izango dira, eta C2 mailakoak, 2022ko urtarrilaren 15ean. Proba teknikoei dagokienez, 2021eko azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 11n eta 18an izango dira.