Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

GazteChange ekimena, zuzenean, gaur, eitb.eus-en

EITB Media

Xabier Madariaga EITBko kazetariak gidatuko du gazteen parte hartzea sustatzea helburu duten topaketa. Lagunarte elkartea, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordea dira antolatzaileak.

  • Gazte Change 2021

    Gazte Change 2021

Lagunarte Elkartea, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatutako GazteChange 2021 ekimenaren 3. edizioa streaming bidez jarraitu ahal izango da gaur arratsaldean eitb.eus-en. Xabier Madariaga EITB Mediako kazetariak gidatuko duen topaketak gazteei ahotsa eman eta entzutea du helburu, eta parte hartzeko duten eskubidea sustatuko duen espazio bat eskaini. 

Gaurkotasunezko gaiei buruzko euskara eta gaztelaniazko bost hitzaldi izango dira, bost gazte hauen eskutik: Beñat Garcia de Bikuña, Fadoua El Machour, Kimetz Renteria, Garazi Peritz eta Maitane Alonso. Halaber, topaketa girotzeko All Dance Deusto taldearen eta Aiala Sanz-Ñora Carramiña bikotearen emanaldiak tartekatuko dira. 

Ekitaldia Bilboko Sala BBKn izango da 19:00etan.