Itxi

EITB TALDEA

M8 Batzen gaituzten emozioak

Emakume kirolariekin solasaldia, EITBko Bilboko egoitzan, gaur arratsaldean

EITB Media

Ana Ramosek gidatuko du 'Berdintasuna da helmuga' lelopean egingo den topaketa, 19:00etatik aurrera, Multibox aretoan. Maria Asun Quiñones, Olatz Arrizabalaga, Andrea Astudillo eta Ainhoa Etxabek hartuko dute parte. Ekitaldi irekia izango da.

  • M8 EITBn: Berdintasuna da helmuga

    M8 EITBn: Berdintasuna da helmuga

Martxoaren 8ko bezperan, ekitaldi berezia antolatu du EITBk Berdintasuna da helmuga lelopean19:00etatik aurrera, Bilboko egoitzako Multibox aretoan.

Ana Ramos kazetariak gidatuko duen topaketak emakume kirolarien egoera izango du aztergai. Solaskideak izango dira: Maria Asun Quiñones Athletic Clubeko jokalariak, Olatz Arrizabalaga pilotariak, Andrea Astudillo Arraun Lagunak taldeko patroiak eta Ainhoa Etxabe Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioaren presidenteak.

Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da zuzenean, eitb.eus-en.