Itxi

EITB TALDEA

Miramar jauregian

"Irrati eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40" udako ikastaroa uztailaren 22an

EITB Media

UPV/EHUko Udako Ikastaroen barnean egingo den jardunaldian nazioarteko eta Euskal Herriko hizlari eta aditu berezi eta nabarmenek hartuko dute parte.

  • EITB 40. Batzen gaituzen emozioak.

    EITB 40. Batzen gaituzen emozioak.

"Irratia eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40" ikastaroa egingo da UPV/EHUko Udako Ikastaroen barnean, uztailaren 22an, Donostiako Miramar jauregian. Bertan, nazioarteko eta Euskal Herriko hizlari eta aditu berezi eta nabarmenek hartuko dute parte egitarau bete-betean. EITBko ordezkari, berriz, Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia eta Unai Iparragirre ETBko zuzendaria izango dira.

Ikastaro honek ekarriko dizkigun parte hartze eta edukien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

- Giuseppe Abbamonte, Europar Batasuneko "Media Policy" zuzendaria, Bruselatik datorrena. Bere hitzaldian landuko ditu Europako irrati, telebista eta Interneten konbergentzia eta eraldaketa 2030era begira, eta horren eragina gizarte balioetan.

- Irlanda, Gales, Katalunia, Galizia eta Euskadiko telebistetako zuzendariek elkarrekin aztertu eta partekatuko dituzte euren irrati eta telebistek dituzten erronkak eta estrategiak, zerbitzu publiko ona eskaintzen ahalegintzeko eta aurpegi anitzeko arrakasta lortzeko.

- Euskal Herriko lau unibertsitatetako (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Universidad de Navarra) komunikazio eta kazetaritza irakasleek, mahainguru batean bildurik, gogoeta egingo dute ea nolako eduki eta zerbitzuak eskaintzen diren eta eskaini behar dituzten irrati eta telebistek esfera publiko eta gizarte hobeak lortzeko eta audientzia sakabanaketari aurre egiteko.

Gainera, ETBri eta Galesko S4C telebistari aitortza eta omenaldi txiki bat egingo zaie 40. urteurrena ospatzen dutelako aurten, 2022an, komunitatea zerbitzatzen.

Ikastaroa, EITBz gainera, Eusko Ikaskuntzak, IBAIA ikus-entzunezko ekoizleen elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak babestu dute. Bertan izen emateko aukera zabalik dago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB