Itxi

EITB TALDEA

FesTValen aurkezpena

EITBk FesTVal jaialdiaren itxiera ekitaldia emango du telebistan lehen aldiz

EITB Media

Ostegun honetan aurkeztu da Gasteizen irailaren 5etik 11ra bitartean izango den telebista jaialdia.

01:27
FesTValen aurkezpena. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

EITBk lehen aldiz emango du telebistan Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren itxiera ekitaldia, irailaren 10ean. Gala horretan Estatu mailako telebista munduko pertsona ospetsuak bilduko dira, eta EITBk 40. urteurrena ospatuko du, ikus-entzuleekin eta Antzoki Zaharrean bildutako publiko guztiarekin batera. Emanaldia ordutegi nagusian egingo da, ETB2n eta eitb.eus-en.

Horrela eman du aditzera Unai Iparragirre ETBko zuzendariak aurten irailaren 5etik 11ra bitartean egingo duten FesTVal jaialdiaren aurkezpenean.

Iparragirrerekin batera, bertan parte hartu dute Joseba Fiestras FesTValaren zuzendariak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuak, eta Maider Etxebarria Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko Gasteizko zinegotziak.

Era berean, EITBk, FesTValen komunikabide anfitrioi gisa, presentzia nabarmena izango du jaialdi osoan, eta Arabako hiriburura hurbilduko ditu datorren denboraldirako apustu nagusiak.

Asteazkenean, irailak 7, "Naufragoak" ETB1eko abentura reality berria aurkeztuko du, "El Conquistador del Caribe" saioaren arrakastak bermatuta, haren sortzaileen eskutik. Euskarazko ekoizpenaren aldeko apustu sendoa, Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko duten eta irailean telebistan estreinatuko da. Programa prentsaurrean aurkeztuko da egun horretan bertan, 11:00etan, arratsaldean Antzoki Zaharrean aurrestreinaldia egin aurretik.

Ostegunean, irailak 8, Euskal Telebistaren denboraldi berriaren aurkezpena egingo da Andre Maria Zuriaren plazan. Ekitaldian ETBko aurpegi ezagunenek hartuko dute parte, eta ikasturte berrirako apustu eta berrikuntzak aurkeztuko dituzte.

Ostiralean, irailaren 9an, EITBk Europa Jauregian egiten ari diren ProFesTVal jardunaldi profesionaletan parte hartuko du, RTVErekin batera.