Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITBren irratiek gora egin dute eta ia 400.000 entzule lortu dituzte. ESKERRIK ASKO!!!

EITB Media

EITBren irratiek bere emaitzak hobetu dituzte aurreko EGMko neurketarekin konparatuta.

  • EITB Irratiak

    EITB Irratiak

EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 396.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, EGM Estudio General de Mediosen urteko azken neurketaren arabera.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik gora egin dute azken neurketa honetan. Euskadi Irratiak 126.000 ikus-entzule lortu ditu eta liderra da Gipuzkoan. Radio Euskadik 146.000 ikus-entzule izan ditu, goranzko joera mantenduz.

Bestalde, Gazteak 77.000 entzule izan ditu eta EITB Musikak, 40.000 entzule, azken lau urteetako daturik onenarekin.

Radio Vitoriak, bataz beste, astelehenetik ostiralera, 24.000 entzulerekin itxi du 2022. urtea.

Milioi bat ikusle eta entzule baino gehiago, EITB Taldearentzat 

EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.067.000 ikusle eta entzule lortu ditu, azken neurketa honen arabera. Telebistari dagokionez, 686.000 ikus-entzulek bat egiten dute egunero ETBrekin, eta kate guztien audientziak gora egin du.

ESKERRIK ASKO!!!!