EITB TALDEA
Inkesta
M28ko hauteskundeen inguruko EITB Focus berezia
EITB MEDIA
EITB Focus inkestaren ale berri baten emaitzak kaleratuko ditu EITB Mediak maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Gainera, igande gauean "En Jake" berezia emango da, datuak aztertzeko.


Maiatzaren 19, 20 eta 21ean, EITB Mediak EITB Focusen udal, foru eta Nafarroako Parlamenturako maiatzaren 28ko hauteskundeetarako inkesten ale berri baten emaitzak kaleratuko ditu.
Horren inguruan, maiatzaren 21ean, saio berezia emango da hauteskunde-inkesta horien datuak aztertzeko. Xabier Lapitzek gidatutako "En Jake" saio bereziak izango du eginkizun hori, ordutegi nagusian, 22:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.
Leire Torre kazetaria eta Eva Silván politologoa arduratuko dira, besteak beste, EITB Focus inkestaren ale berri honen datuak sakon aztertzeaz. Analisi horren bitartez, maiatzaren 28ko hauteskundeetarako herritarren boto-asmoa zehazten saiatuko dira.
Solasaldi mahaian, egongo dira, halaber, Naiara Pinedo eta Raquel Ecenarro kazetariak, Braulio Gomez Deustuko Unibertsitateko politologo eta soziologoa eta Estitxu Garai ikus-entzunezko komunikazioan doktorea.