Itxi

EITB TALDEA

EITB 2030 Estrategia

EITBk deialdia zabaldu du formatu berritzaileak esploratu eta talentu berriak bultzatzeko

EITB Media

EITBk ikus-entzunezko sektorea bultzatuko du, fikziora bideratutako 2 milioi euro gehigorekin.

  • EITB, hedabideak dituen ikus-entzunezko taldea

    EITB, hedabideak dituen ikus-entzunezko taldea

EITBren helburu estrategikoetako bat da euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzea, eta, horretarako, bi milioi euro gehiago inbertituko ditu aurten fikzioan eta formatu berritzaileetan. Hala, prozesu berezia ireki du ekoizpen independenteko fikziozko serieen proiektu berriak identifikatzeko. Gazteei zuzendutako lanak izan behar dira eta euskarazko ekoizpenak lehenetsiko dira. Halaber, deialdia zabaldu da kontsumo digitaleko bide berriak sortuko dituzten formatu berritzaileak esploratzeko. 

Deialdiaren oinarriak EITB Taldea atarian argitaratu dira eta lana aurkezteko epemuga uztailaren 14a da. 

Aparteko finantzazio honen bitartez, hedabideak dituen EITB ikus-entzunezko taldeak 5 milioitik gora bideratuko ditu fikzioa kontratatzera 2023an.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB