Itxi

EITB TALDEA

ARF 2023

Azkena Rock Festival Jaialdiaren hedabide ofiziala da Radio Vitoria

EITB MEDIA

Bertatik arituko dira egunero Radio Vitoriako lankideak jaialdiaren zuzeneko kontakizuna egiten. Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Gazteak eta ETBko albistegi zein saioek ere adi-adi jarraituko dute kultur hitzordua.

  • 2022ko Azkena Rock jaialdiko irudia

    2022ko Azkena Rock jaialdiko irudia

EITBk gune berezia izango du ekainaren 15, 16 eta 17an egingo de Azkena Rock Festival jaialdiaren 21. edizioan. Gasteizen ikus-entzule gehien batzen dituen jaialdi hau ezinbesteko geraleku bihurtu da urtero Arabako hiriburuko kultur egitarauan. Hori dela eta, beste behin, EITBko hedabideek arreta berezia eskainiko diote.

Radio Vitoriak, ARF 2023ko hedabide ofizialak, zuzeneko musika zein elkarrizketak eskainiko ditu egunero Mendizabalatik, arratsaldeko 19:00etan hasi eta gauerdira bitartean.

Halaber, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Gazteak eta ETBko albistegi zein saioek gertutik jarraituko dute jaialdia.