Itxi

EITB TALDEA

Hauteskundeak Galizian

Galiziako hauteskunde gauaren emozio guztia, igande honetan, EITBren hedabideetan

EITB MEDIA

EITBk bitarteko lantalde zabala jarri du martxan, iganderako saio bereziekin: ETB1en (21:45), ETB2n (22:15) eta Radio Euskadin (21:00). Euskadi Irratiak gertutik begiratuko die hauteskundeei, eta azken orduko guztia eitb.eus-en eta sare sozialetan jarraitu ahal izango da une oro.

0:25
Galiziako hauteskundeen irudi bat

Igande honetan Galizian egingo dituzten hauteskundeak direla eta, EITBk baliabide ugari eta lantalde zabala baliatuko ditu eduki eta saio bereziak egiteko asteburuan zein hauteskunde gauean. Horrela, igande honetan, ETB1en (21:45) eta ETB2n (22:15) saio bereziak eskainiko dira, zuzenean, boto zenbaketa gertutik jarraitzeko. Radio Euskadik ere hauteskunde gaueko albistegi berezia egingo du (21:00), eta Euskadi Irratiak gertutik begiratuko die Galiziako hauteskundeei. eitb.eus-en eta sare sozialetan azken ordukoa jarraitu ahal izango da une oro. Gainera, igandean bertan, behin hauteslekuak itxita, FORTAk eskatutako galdeketaren berri emango du EITBk 20:00etatik aurrera.

Hauteskundeen jarraipen informatiboa, baina, abian da jada, eta Galizian dira EITBren hainbat bidali berezi. Igandean, Dani Alvarezek eta Imanol Manterolak Radio Euskadin gidatuko duten irratsaio berezian, Maria Ruizen eta Nerea Sarriegiren zuzeneko konexioak izango dituzte. Gainera, ez da faltako analisiaren mahaia Euskaditik zein Galiziatik iritsiko diren ahotsekin.

ETB1en eta ETB2n, asteburuko albistegi guztiek jarraipen berezia egingo dute, eta saio bereziak eskainiko dituzte igande gauean. ETB1en, Jonan Apaolazak eta Lierni Agirrezabalak gidatuko dute zuzeneko programa, eta ETB2n, Xabier Ormazabalek eta Liernik berak. Gainera, ETB2n, Dani Alvarezen analisia ere izango dute. Bi albistegietan konexioak egingo dituzte alderdietako egoitzekin, Aitziber Fernandez, Amaia Etxezarreta, Garazi Ayesta eta Julen Etxebarria bidali berezien eskutik.

Gaurkotasun informatibo guztia eitb.eus-en eta sare sozialetan jarraitu ahal izango da une oro, X, Facebook eta Telegram bidez, eta baita ORAIN Instagram eta WhatsApp bidez ere.