Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientziak

Kopako finalerako Athleticen sailkapenak babes zabala izan zuen ikus-entzuleen aldetik ETB1en

EITB MEDIA

348.000 lagunek egin zuten bat partidaren euskarazko emanaldiarekin eta aurreko eta ondorengo programa bereziekin. Beste behin, ETB1ek zuzenean eta euskaraz eskainiko du Kopako final handia, apirilaren 6an, Sevillatik.

  • Athletic Club vs Atletico Madril EITBn

    Athletic Club vs Atletico Madril EITBn

Athletic Clubek Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak eta Kopako final handirako sailkapenak audientziaren babes zabala lortu zuten atzo ETB1en. Izan ere, 348.000 lagunek egin zuten bat partidaren euskarazko emanaldiarekin eta aurreko eta ondorengo programa bereziekin. Zehazki, % 10,4ko kuota izan zuen norgehiagokak, eta euskaldunen artean % 20,7koa. 271.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Berriro ere, Koparen emozio guztia zuzenean ari da eskaintzen EITB, euskaraz; eta, nola ez, apirilaren 6an Sevillan jokatuko den final handia ere ETB1en jarraitu ahal izango da.

EITBk jarraipen zabala egiten jarraituko du bere hedabide eta kanal guztietan.