Itxi

EITB TALDEA

EITB, euskal kirolarekin

EITBk zuzenean emango ditu Realaren eta Athleticen Erregina Kopako finalerdiak asteazken eta ostegunean

EITB MEDIA

Atletico Madril eta Bartzelona izango dituzte aurkari, hurrenez hurren. ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin jarraitu ahal izango dira neurketak: joanekoak martxoaren 6an eta 7an; eta itzulikoak, 13an eta 14an.

  • Atletico Madril vs Reala, asteazkenean, zuzenean EITBn

    Atletico Madril vs Reala, asteazkenean, zuzenean EITBn

EITBk 2023-24 denboraldiko futboleko Erregina Kopako finalerdiak emango ditu martxoaren 6an, 7an, 13an eta 14an. Izan ere, Realak eta Athleticek jokatuko dituzte finalaurrekoak, hurrenez hurren Atletico Madril eta Bartzelona aurkari. Joaneko eta itzuliko partidak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, zuzenean, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango ditugu neurketak.

Bihar bertan izango da lehen hitzordua, Atletico Madril vs Reala partida, 19:00etatik aurrera. ETB1en Naxari Altunak eta Larraitz Lucasek egingo dute kontakizuna; eta Radio Euskadin Txema Oliden, María Ortiz de Pinedo Mery eta Luis Fernando Dadie arituko dira, Edu Garcíaren koodinazioarekin.

Biharamunean, martxoaren 7an, ostegunez, Athletic-Bartzelona norgehiagoka jokatuko dute, San Mamesen, 19:00etan. ETB1en Naxari Altuna, Nerea Zusberro eta Janire Fragua entzungo ditugu; eta Radio Euskadin Alberto Negro, María Ortiz de Pinedo Mery eta Luis Fernando Dadie, Edu Garcíaren koodinazioarekin.

Berriro ere, Koparen emozio guztia zuzenean, EITBn

Athletic vs Bartzelona, ostegunean, zuzenean, EITBn

Athletic vs Bartzelona, ostegunean, zuzenean, EITBn