Itxi

EITB TALDEA

EITB, Albiste Zerbitzuak

EITB Focus inkesta berria, ostegun honetan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hilabete falta denean

EITB MEDIA

Martxoaren 21ean boto-asmoa eta hautagaien balorazioa emango dira ezagutzera; eta martxoaren 22an, berriz, herritarren kezkak. Azkenik, hilaren 23an, mikro-datuen analisia egingo da. Datu horiek guztiak www.eitbtaldea.eus webgunearen Open Data atalean egongo dira eskuragarri.

  • EITB FOCUS

    EITB FOCUS

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako hilabete falta dela, herritarren iritzia jasoko duen bigarren EITB Focus inkestaren emaitzak zabalduko ditu EITBk ostegunean hasita. 06:00etatik aurrera emango dira argitara EITBren hedabideetan: ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en.

EITB Focusen edizio berri honen lehen alea ostegunean, martxoak 21, argitaratuko da, herritarren boto-asmoarekin eta hautagaien balorazioarekin. Ostiralean (martxoak 22), herritarren kezkak emango dira ezagutzera. Azkenik, larunbatean (martxoak 23) mikro-datuen analisia egingo da.

1800 galdeketa egin dira, 600 lurralde bakoitzean, martxoaren 8tik 14ra bitartean. Emaitza guztiak eta horien analisia, EITBren albistegietan, telebista eta irratiko saioetan, eta eitb.eus webgunean jarraitu ahal izango dira. Gainera, behin bigarren atal hau argitaratuta, mikro-datu horiek guztiak www.eitbtaldea.eus webgunearen Open Data atalean egongo dira eskuragarri.