Itxi

EITB TALDEA

EITB, erreferente

678.000 ikus-entzulek jarraitu zuten Athleticen ospakizuna Euskal Telebistan

EITB MEDIA

ETB audientzia-buru izan zen, % 40,3ko datu ikusgarriarekin, eta ETB2 izan zen eguneko katerik ikusiena, % 15,7ko kuotarekin. EITBren online seinalearen emanaldia, gainera, 400.000 ikustaldien langatik gertu dago jada eitb.eus-en eta EITBren eta Athletic Cluben YouTubeko kanaletan.

  • Gabarraren iritsiera udaletxera

    Gabarraren iritsiera udaletxera. EITB Media

Datu ikusgarriak EITBn Athleticek gabarrarekin eta zaleekin egindako ospakizunaren emanaldientzat: 678.000 ikus-entzule bakarrek egin zuten bat uneren batean saio bereziekin ETB1en, ETB2n eta ETB4n (Euskadiko eta eragin eremuko datuak dira, lineala + vosdal).

Euskal Telebista audientzia-buru izan zen arratsalde osoan, % 40,3ko kuota ikusgarriarekin. ETB2ko "Quédate: especial gabarra" programak % 30,3ko audientzia zatia lortu zuen eta ETB2 izan zen eguneko katerik ikusiena, % 15,7arekin. Halaber, euskarazko emanaldiak % 11,2a lortu zuen euskaldunen artean

eitb.eus, EITB Nahieran eta EITBren eta Athletic Cluben YouTubeko kanalak, gainera, 400.000 ikustaldien langatik gertu daude (12:00etako datuak). Zenbateko horri, gainera, gehitu egin behar zaio beste hedabide digitalen bitartez seinalea zuzenean jarraitu zuten milaka eta milaka pertsonen kopurua. Izan ere, EITBk ekoiztu zuen seinalea, giza eta baliabide tekniko zabalarekin, eta hedabide askok eta askok eman zuten EITBk sortutako seinale hori.

Hala, EITBk Euskadin ikus-entzunezko talde erreferente gisa duen lidergoa berretsi eta sendotu du beste behin.

OHARRA: Vosdal audientziak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du emisioaren egun berean