Itxi

EITB TALDEA

A21

EITB Focus berria kaleratuko da igande honetan, Legebiltzarrerako hauteskundeetarako astebete falta dela

eitb media

Bihartik aurrera EITBren hedabideetan argitaratuko dira boto-asmoen eta hautagaien balorazioen inguruko inkesten emaitzak. Ondoren, datu horiek guztiak www.eitbtaldea.eus webgunearen Open Data atarian egongo dira eskuragarri.

  • EITB Focus. Argazkia: EITB

    EITB Focus. Argazkia: EITB

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako astebete falta dela, herritarren iritzia jasoko duen hirugarren EITB Focus inkestaren emaitzak zabalduko ditu EITBk igandean. 07:00etatik aurrera emango dira argitara EITBren hedabideetan: ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

EITB Focusen edizio honek ere boto-asmoa eta hautagaien balorazioa jasoko ditu, besteak beste. Oraingoan ere, nola ez, mikrodatuen analisia egingo da, eta, ondoren, horiek guztiak www.eitbtaldea.eus webgunearen Open Data atalean egongo dira eskuragarri. 1.800 galdeketa egin dira, 600 lurralde bakoitzean, apirilaren 5etik 11ra bitartean.

EITB erreferente da, beste behin, kanpainarik erabakigarriena den honetan, eta, ohi bezala, jarraipen informatibo osoa ari da egiten, hirugarren EITB Focus inkesta honekin, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin, hautagaien elkarrizketekin eta bi debate handirekin. Bigarrena, debaterik handiena, lehendakarigai guztiekin egingo den lehena, asteartean izango da, apirilaren 16an, ETB2n, eta Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en ere jarraitu ahalko da.