Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

EITBPodkast

"Café Valparaiso", podcast itxurako irakurketa taldea, Miriam Duque Radio Euskadiko kazetariaren eskutik

EITB MEDIA

Liburu baten egilea ezagutzeko aukera emango digun kultur proposamena da, udan entzuteko aproposa. Char Lee Mito irudigilearen eta Ibon Belandia musikariaren laguntza izango du.

  • "Café Valparaiso"

    "Café Valparaiso"

"Café Valparaiso" saio arina, atsegina eta batez ere freskoa da, udan, edozein lekutan entzuteko modukoa: terrazan, kafea hartzen dugun bitartean, edo hondartzan, oinak itsasertzean bustitzen ari garela. Miriam Duquek zuzendu eta aurkezten du EITBPodkasten eskuragai dagoen podcasta. Berarekin Char Lee Mito ilustratzailea du alboan, liburu bakoitza testuinguruan jartzeko. Halaber, Ibon Belandiaren musikak eta burutazioek janzten dute emanaldi bakoitza.

Miriam Duque

Miriam Duque

Hamar ataleko podcast hau Zirriborro.tv ekoiztetxeak egin du EITBrentzat. EITBPodkast plataforman ez ezik, EITBren YouTube kanalean dago eskuragai, baita ohiko agregatzaileetan ere (Spotify, Ivoox…).

Hemen lehen atala: