EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:35

EAE-ko Hauteskundeak 2020

I-25eko hauteskundeak

Otegiren hautagaitza, Hauteskunde Batzordearen esku

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EH Bilduren lehendakarigaiari ezarritako gaitasungabetzea indarrean dagoen ebatzi beharko du erakundeak.

  • Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia. EiTB

    Arnaldo Otegi EH Bilduko lehendakarigaia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaiaren hautagaitza Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen esku egongo da, erakunde horrek abuztuaren 29an baieztatuko baititu hautagaitzak.

Martxoaren 1ean ezker abertzaleko burua espetxetik atera zenean, Estatuko Fiskaltza Nagusiak iragarri zuen galarazi egingo duela haren hautagaitza, Bateragune auzian gaitasungabetu zutela argudiatuta.

Hauteskunde Batzordearen erabakia edozein dela ere, aldeek administrazio-auzietarako epaitegira jo ahalko dute, helegitea aurkezteko.

Horren ostean, hurrengo bidea Auzitegi Konstituzionalera jotzea izango litzateke, eta epaileek hauteskunde kanpaina hasi baino lehen hartu beharko lukete behin betiko erabakia.

Zein da gatazka

Bateragune auziko kondenaren baitan, Otegiri bi gaitasungabetze ezarri zizkioten: bat, enplegu edo kargu publikorako, eta, beste bat, boto pasiborako.

Sortuk eta ezker abertzaleko abokatuek azaldu dutenez, Otegiri ezarritako gaitasungabetzean akats tekniko bat dago. Izan ere, epaian ez zuten zehaztu zer kargu publiko dituen debekatuta.

Horren ildotik, Iker Casanova preso ohiarekin gertatutakoa jartzen dute adibide gisa: kondena batean kargu publikoan aritzea debekatu zioten, baina zer kargu zehaztu ez zutenez, legebiltzarkide bihurtu ahal izan da.

Nolanahi ere, Fiskaltzako eta epaitegietako zenbait sektorek ohartarazi dute Otegiren eta Casanovaren kasuak ez direla berdinak, Casanovarekin gertatu ez bezala, Otegiri boto pasiboa egikaritzea ere debekatu diotelako.

Laburbilduz, erabakia Hauteskunde Batzordearen esku egongo da, baina azken hitza Auzitegi Konstituzionalak izango du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena