Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Inhabilitazioa

'Otegiren inhabilitazioa deitoragarria eta kaltegarria da'

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Otegi "euskal gatazkari irtenbidea bilatzeko helburuarekin konprometitutako bake gizona" dela adierazi du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak.

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen esanetan, Arnaldo Otegiren inhabilitazioa "deitoragarria eta kaltegarria" da Euskal Herrian egitasmo demokratiko integratzailea lortzeko. Ildo horretan, Otegi "euskal gatazkari irtenbidea bilatzeko helburuarekin konprometitutako bake gizona" dela adierazi du.

ETAk jarduera armatua uzteko aurkeztutako agiria "abegi onez" hartu zuen euskal gizarteak, zein Espainiako gizarteak, Europak eta nazioarteko komunitateak ere, HNTk prentsa-oharrean adierazi duenez. Ildo horretan, ETAren jarduera armatua "aktiboki edo pasiboki" babestu zuen "gehiengoak metodo eta sistema demokratikoarekin" bat egin zuela adierazi du.

Era beran, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak gogoratu duenez, bere garaian abegi onez hartu zuen "ezker abertzalearen adierazpen politikoa legez, modu zabalean eta libreki azaltzen zuen alderdi politikoaren sorrera".

"Garai hartan gure atsekabea erakutsi genuen Arnaldo Otegi kartzelan egoteagatik eta bake eta demokrazia ekimen berrian ezin izan zuelako gidari lana egin", gaineratu du.

Ildo horretan, Otegi gizon "askea" dela gogoratu du, eta hamarkada luzean "bere adierazpenekin eta ekimenekin bakearekiko eta demokraziarekiko konpromisoa" erakutsi duela gaineratu du. Hori guztiagatik, "deitoragarritzat eta kaltegarritzat" jo du Otegiren inhabilitazioa, EAEko egitasmo demokratikoaren harira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena