EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

21:24

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Kanpaina hasiera

Mendia: 'Euskadik Alderdi Sozialista indartsua behar du'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PSE-EEko lehendakarigaiaren esanetan, "Euskadik ez du soberania gehiago behar, ezta abertzaletasun gehiago ere; Euskadik enplegu, hezkuntza publikoa eta kalitatezko osasun zerbitzua behar ditu".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak adierazi du Alderdi Sozialista dela progresisten eta, oro har, euskal herritar guztien “topagune bakarra”.

PSE-EEk Bilboko itsasadarrean, ontzi batean, egin du Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetako kanpainaren hasiera-ekitaldia. Mendiarekin batera, bertan izan dira Susana Corcuera eta Natalia Rojo Gipuzkoa eta Arabako zerrendaburuak, hurrenez hurren.

Patxi Lopez lehendakari ohia eta Jesus Egiguren PSEko presidentea izandakoa ere bertan izan dira, azken horrek politikagintza utzita badu ere.

Mendiak gogor kritikatu ditu alderdi abertzaleak hurrengo legegintzaldian “erabakitzeko eskubidearen aldekoak” Legebiltzarrean gehiengoa izango dutela eta datozen lau urteetan “burujabetzaren bidean urratsak” emango direla esateagatik.

“Horregatik diogu Alderdi Sozialista indartsu bat beharrezkoa dela, Euskadik ez duelako burujabetza gehiagorik behar, ezta abertzaletasun gehiagorik ere; Euskadik enplegu gehiago, formazio gehiago, ikerkuntza gehiago, hezkuntza publikoa eta kalitatezko osasun zerbitzu unibertsala behar ditu”, azpimarratu du.

“Fronte bakarra eraikitzeko unea da eta fronte hori Euskadiren aldekoa izan behar da, herritarren eta haien eskubideen eta askatasunen aldekoa”, erantsi du.

Bestalde, Iñigo Urkullu Alderdi Sozialistaren “errentadun” lehendakaria izan dela adierazi du, aurreko legealdian Patxi Lopezek egindakoa eta agintaldi honetan PSEk eginarazi diona baliatu duelakoan.

“Proiektu bat duen Gobernua behar dugu, une oro lanean arituko dena, anbizioa izango duena eta herritarren etorkizunarekiko konpromisoa erakutsiko duena”, gaineratu du.

Mendiaren iritzian, EAJk eta Urkullu lehendakariak hainbat egitasmo geldiarazi dituzte amaitu berri den legealdian, hala nola, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren berrikuntza, ikastetxeetan ingelesa komunikazio hizkuntza izatea, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen arreta hobetzea, gardentasuna bermatzea eta administrazioaren aurrekontuen azalpena.

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena